« Galdetzen diot neure buruari zenbat bidaiak osatzen duten bizitza bat, zenbat igarotze neure burua aurkitzeko, nor naizen jakiteko, nire mugetatik haratago izateko« 

BIDEAN,

UN CHEMIN 

BIDEAN, UN CHEMIN lan eszenikoa da, eta testu, mugimendu, argi eta soinuaren bidez, « pertsona izateak » dakarrenari buruzko gogoetak partekatzen ditu. « Bizi-bidea » jorratzen du, pertsona sentibera, instintibo eta pentsatzaile gisa etengabe ibili eta igarotzen duguna. Era honetan, Testuinguru eta gizarte-sistema baten barruan norberaren nortasuna bilatzeko barne-bidaia dugu hau.

BIDEAN,

UN CHEMIN

 

BARRURANTZ BIDEATZEN

BIDEAN

ELKARRERAGITEN

ULERTZEN

DESKUBRITZEN

KOMUNIKATZEN

MURGILTZEN

JARRAITZEN

DESPLAZATZEN

ASMATZEN

ONARTZEN

NABIGATZEN

BIZITZEN

BISITATZEN

IREKITZEN

AMETSETAN

“BIDEAN, UN CHEMIN”, arte eszenikoen sortze-prozesuaren esperimentazioa publikoari hurbiltzeko sortutako bitartekaritza-proposamena da ere bai: parte hartzeko tailer baten bidez, bizitza-esperientzia, esperientzia eszeniko bihurtuko dugu, eta, ondoren, publiko gisa, « BIDEAN, UN CHEMIN » antzezlanak ekarri duen sortze-prozesuaren emaitzaz gozatuko dugu.

Batzuetan abentura barrurantz eratzen da, Beste batzuetan aldiz, kanpoan mugituz, gu geu aurkitu ahal izateko leku baten bila, agian begirada berri batetik.

« 

Bidean bizitzea lehen urratsa ematea da. Gero beste bat dator, eta borondatea da hurrengoa lortzen uzten diguna. Batzuetan, ez dago atzera egiterik, eta, orduan, jarraitu egin behar da.

« 

SORKUNTZAN JARRAITZEN DUGU

ELKAR BANATZEN JARRAITZEN DUGU

LaSemillaVoladora

zure egitarauean

Gure ikusmena interesatzen bazaizu, hegaldia zauden lekura eramateko inspiratzen bazaitu, esaiguzu