« Galdetzen diot neure buruari zenbat bidaiak osatzen duten bizitza bat, zenbat igarotze neure burua aurkitzeko, nor naizen jakiteko, nire mugetatik haratago izateko«
BIDEAN,
UN CHEMIN
BIDEAN, UN CHEMIN lan eszenikoa da, eta testu, mugimendu, argi eta soinuaren bidez, « pertsona izateak » dakarrenari buruzko gogoetak partekatzen ditu. « Bizi-bidea » jorratzen du, pertsona sentibera, instintibo eta pentsatzaile gisa etengabe ibili eta igarotzen duguna. Era honetan, Testuinguru eta gizarte-sistema baten barruan norberaren nortasuna bilatzeko barne-bidaia dugu hau.
BIDEAN,
UN CHEMIN
BARRURANTZ BIDEATZEN
BIDEAN
ELKARRERAGITEN
ULERTZEN
DESKUBRITZEN
KOMUNIKATZEN
MURGILTZEN
JARRAITZEN
DESPLAZATZEN
ASMATZEN
ONARTZEN
NABIGATZEN
BIZITZEN
BISITATZEN
IREKITZEN
AMETSETAN
“BIDEAN, UN CHEMIN”, arte eszenikoen sortze-prozesuaren esperimentazioa publikoari hurbiltzeko sortutako bitartekaritza-proposamena da ere bai: parte hartzeko tailer baten bidez, bizitza-esperientzia, esperientzia eszeniko bihurtuko dugu, eta, ondoren, publiko gisa, « BIDEAN, UN CHEMIN » antzezlanak ekarri duen sortze-prozesuaren emaitzaz gozatuko dugu.
Batzuetan abentura barrurantz eratzen da, Beste batzuetan aldiz, kanpoan mugituz, gu geu aurkitu ahal izateko leku baten bila, agian begirada berri batetik.
«
Bidean bizitzea lehen urratsa ematea da. Gero beste bat dator, eta borondatea da hurrengoa lortzen uzten diguna. Batzuetan, ez dago atzera egiterik, eta, orduan, jarraitu egin behar da.
«
SORKUNTZAN JARRAITZEN DUGU
ELKAR BANATZEN JARRAITZEN DUGU
LaSemillaVoladora
zure egitarauean
Gure ikusmena interesatzen bazaizu, hegaldia zauden lekura eramateko inspiratzen bazaitu, esaiguzu